Ion Markel Saez de Urabain Iparragirre
niri buruz
Lazkaotarra jaiotzez baina gaur egun Usurbilen bizi naiz.
Argazkia eta familia lotuta daude niretzat txikitatik. Aitaren kamararen klik hotsa nire bizitzako soinu-banda izan da, eta argazki zoragarri haiek sortarazten zidaten (didaten) poza, izugarria. Orain nire familia propioa daukat, eta gure istorioa kontatzen saiatzen naiz egunero. Oroitzapen eder hauengatik gustatzen zait argazkilaritza dokumentala; xehetasun txikiez zipriztindutako une errepikaezin zoragarri horiek jasotzea dudalako gustuko.
Denborarekin, eta mimoz.
Argazkilaritzako arlo ezberdinetan lan egiten dut; arkitektura, higiezinak, kultura, erretratuak, paisaia, natura,... baina arlo guztien gañetik lotura bat dago, argazkilaritza dokumentala.
Argazkilaritza momentua da. Begien aurrean dadanagatik hasiz momentu horren bila ibiltzen naiz istorio bat kontatu nahian, egunerokotasunean begirada jarriz.
informazioa
Zure proiektuek behar duten ikusgarritasuna lortzen laguntzeko prest nago: etxebizitza, denda, enpresa, ekitaldia, eta abar.
Lan bakoitza artisau lan bat bezala ulertu eta tratatzen dut, eta behar den denbora hartzen dut bezeroak/proiektuak nahi duen hori barneratu eta lortzeko.
Filosofia horrekin lan egiten dut; gaian murgildu, eta argazki bakoitzari onena atera.

HIGIEZIN ARGAZKILARITZA
Zure etxebizitzari merezi duen balioa emateko eta behar duen ikusgarritasuna lortzeko mimoz ateratako argazkiak.

EKITALDIAK
Ekitaldi bakoitzari bere berezitasuna bilatzen diot, ekitaldi guztiak ez bait dira berdinak eta nik gertatzen denaren kontakizun pertsonala egiten dut.

HAURRAK & FAMILIAK
Maite dituzun pertsonen istorioa kontatzeko prest. Xehetasun txikiez zipriztindutako une errepikaezin zoragarri horiek jasotzea dudalako gustuko. Denborarekin, eta mimoz.

ENPRESAK
Zure negozio, enpresa edo proiektuek behar duten ikusgarritasuna lortzen laguntzeko prest nagoela jakitea nahi dut.
argazkien salmenta
LAISTER INFO +