INFORMAZIOA

Argazkia eta familia lotuta daude niretzat txikitatik. Aitaren kamararen klik hotsa nire bizitzako soinu-banda izan da, eta argazki zoragarri haiek sortarazten zidaten (didaten) poza, izugarria. Orain nire familia propioa daukat, eta gure istorioa kontatzen saiatzen naiz egunero. Oroitzapen eder hauengatik gustatzen zait familia argazkigintza; xehetasun txikiez zipriztindutako une errepikaezin zoragarri horiek jasotzea dudalako gustuko. Denborarekin, eta mimoz.

Badakit zure familiaz gain beste hainbat gauza ere gogoko dituzula: zure denda, enpresa, ekitaldi, kontzertu, etab. Horregatik, zure proiektuek behar duten ikusgarritasuna lortzen laguntzeko prest nagoela jakitea nahi dut.

::.: Ion Markel

DSCF1499

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu cookie politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies