ZERBITZUAK

_MG_2806JAIOBERRIEN SAIOA

Bi aste. Jaioberriaren lehen bi asteetan ziztu bizian pasatzen diren une zoragarriak gertatzen dira: haurtxoaren loa, gorputzaren jarrera, aurpegiko keinuak… Horiek guztiak ahalik eta modu naturalean islatzen saiatzen naiz zuen etxean egiten den saioan, gurasoei lasaitasuna eta haurtxoari erosotasuna eskaintzeko asmoz. Lehen bi aste horiek oso garrantzitsuak dira, izan ere, tarte horretan haurtxoek oso sakon lo egiten dute eta beraien elastikotasuna oso egokia da argazkiak ateratzeko. Hori dela eta, saioaren aurretik haurtxoari jaten ematea komeni da, lo sakonean sartu dadin. Saio hauek ez dute denbora-tarte zehatzik, haurtxoaren erritmora egokitzen baitira. Hori dela eta, pazientziarekin, uneaz gozatzen saiatuko gara.

 

 

_MG_2964HAUR ETA FAMILI SAIOAK

Saio hau zuen etxean edo kanpoan egin daiteke, familiaren gustuko edo bereziak diren tokietan. Haurtxoen kasuan, jaioberriekin egiten dudan moduan, etxeko saioa egitea gomendatzen dut. Haurren kasuan, helburua argazkietan ahalik eta modu naturalean agertzea da, hau da, beraien barre, jostailu kuttunenarekin edota gustuen duen tokian jolasean, estudioko artifiziorik gabe. Era honetan, gure txikiaren nortasuna eta unearen bapatekotasuna jasoko ditugu. Famili saioetan, helburua familiaren egunerokotasuneko uneak argazkien bidez ahalik eta modu naturalenean jasotzea da (gosaria, etxeko jolasak, parkeko unean,…). Saio hauek bi-lau orduko iraupena izango dute (gutxigorabehera), hain bereziak eta majikoak diren une horiek azaltzeko denbora eman diezaiegun.

 

 

_XT19615MUSIKA ARGAZKILARITZA

Nere bi grina lotzen dituen atala da hau, musika eta argazkilaritza. Grina honen bidez kontzertu bakoitzari bere berezitasuna bilatzen diot, kotzertu guztiak ez bait dira berdinak eta nik gertatzen denaren kontakizun pertsonala egiten dut. Musika estilo batzuk gehiago maite ditudan arren, rocka edo jazza adibidez, beste edozein estilo lantzeko prest nago.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu cookie politika.