Laboaren Uztaila: Peru Galbete

Previous
Next

Usurbilgo Gaztetxeak antolatutako Laboaren Uztaileko 3. ostegunean herriko bati tokatu zaio Mikel Laboa plazako eszenatokia betetzea, Peru Galbete. Ukelele baten laguntzarekin berak sortutako abestiekin hasi du ekitaldia eta bertsio batzuekin jarraitu dio emanaldiari. Ez da asko konplikatzen zuzenekoa eskeintzen baina gitarra txikiarekin eta ahotsari jartzen dion ukitu bereziarekin nahikoa du saio eder bat eskeintzeko. Nola ez, Mikel Laboa omendu du bertsio pare bat abestuz eta amaiera ederra eman dio gauari Txoria Txori kantatuz bertakoen laguntzarekin.

Share on email
Share on facebook
Share on pinterest
Share on pocket
Share on tumblr
Share on twitter
Share on whatsapp